Sahieski errea entsaladarekin

4 h
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak anoarentzat
Piperbeltz ehoa 20.0 g
Ardo zuria 0.1 l
Hondo zuria 0.8 l
Maizcrem 0.04 kg
Ura 0.8 l
Hezurrak 0.24 kg
Tipula 0.08 kg
Azenarioak 0.04 kg
Porruen atal berdea 0.4 ud
Elaborazioa

Saiheskia prestatu:

  • Berotu labea 150-160 ºC-an.
  • Bota gatza eta piperbeltza, koipeztatu eta sartu labean.
  • Utzi egiten gorritu arte, gehitu ardo zuria, eman buelta eta jaitsi tenperatura 140 ºC-ra.
  • Utzi ardoa murrizten , eta gehitu saltsa-hondo zuri pixka bat.
  • Utzi egiten 135-130 ºC-an, haragia hezurretik banatu arte. (Egiten den bitartean, eman buelta saiheskiari, eta gehitu hondoa behar den guztietan).
  • Atera saiheskia, eta berreskuratu zukuak, saltsa egiteko. 

Saltsa prestatu:

  • Kendu koipea errekiaren zukuari (dekantatu).Horretarako, erabili ontzi estu bat, eta, ahal izanez gero, gardena.
  • Egin zuku loditu bat behar adinako kantitateetan: gehitu koipea kendutako zukuak plaketan, etabusti saltsa-hondo zuriarekin eta tomatearekin (hautazkoa).
  • Utzi egosten nahi den zaporea lortu arte, ondu, eta, azkenik, loditu saltsa ur hotzetan disolbatutako maizenarekin. Iragazi iragazki txinatarrarekin, eta bero mantendu. 
  • Bota saltsa plaketako haragiari, eta sartu labean.
  • Zerbitzatu maneatutako entsaladarekin.

Entsalada prestatu.

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 5.89 g
Gantz azido aseak 22.65 g
Gantz azido monoasegabeak 45.29 g
Gantz azido poliasegabeak 11.63 g
Kolesterola 144.13 mg
Kaltzioa 173.26 mg
Burdina 5.38 mg
Zinka 3.91 mg
A bitamina 333.34 ug
C bitamina 40.78 g
Azido folikoa 134.24 ug
Gatza (Sodioa) 632.67 mg
Azukreak 12.47 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.