Ziztagailua
Erabilerak: Ziztagailua, piezen edo haragi-pusken barnean likidoak (normalean gatzunak) sartzeko erabiltzen da. Urdaiazpiko egosiak, urdaiazpiko-fianbrea, hirugiharra, solomo ontzutua, etab. egiteko.
Segurtasuna eta garbitasuna: Makina martxan dagoela inoiz ere ez dira sartu behar eskuak plastikozko gortinez (sarrera-irteerakoez) harago, ziztagailuen orratzekin istripurik izan nahi ez bada. Makina hau partzialki bakarrik desmuntatzen da garbitzeko. Garbiketa ur beroarekin eta detergente egokiarekin egin behar da, arreta berezia jarriz uhal garraiatzailearen piezen artean gera daitezkeen hondakinetan. Eta garbitu behar dira pistoia eta gatzun-hodia ere makina erabiltzen den bakoitzean. Lan hori makina denbora puska batean ur epelarekin eta detergente pixka batekin martxan edukiz egiten da, orratzen azpian plastikozko pieza jarria, ura kanpora dezan. Aldiro-aldiro orratzak desmuntatu eta garbitzea komeni da, gatzun-aztarnak geratzen dira eta barruan, orratzak trabatuz.
Funtzionamendua: Lehenengo, gatzuna prestatzen da, eta ontzi egoki batean ipintzen, bertan pistoia sartzeko. Ondoren, soberako gatzuna hartzeko ontzi bat ipiniko dugu. Hurrena, makina martxan jarri eta haragi-piezak uhal garraiatzaileen gainean ipintzen joango gara, orratzak dauden eremutik -injektatuak izateko- pasa daitezen, eta beste aldetik aterako dira, hor beste ontzi batean jasoak izateko. Guztiaren aurretik egin beharreko lan bat presioa erregulatzekoa izaten da, elaboratu nahi den produktuaren arabera: zenbat eta presio handiagoa, orduan eta gatzun gehiago haragiaren barrura.
-
Plater mota
- Plater bakarra
- Pizzak
- Lekaleak
- Zukuak, irabiatuak eta freskagarriak
- Hanburgesak
- Garagardoak
- Gosariak eta brunch
- Aperitiboak eta kanapeak
- Itsaskiena
- Zopak eta Kremak
- Koktelak
- Okelak
- Otartekoak eta andwichak
- Hegaztiak
- Pastak
- Entsaladak
- Pintxoak
- Azkenburukoa
- Gozokiak
- Izozkiak eta Sorbeteak
- Ogia eta opilgintza
- Kafeak, txokolateak eta infusioak
- Arraina
- Arrozak
- Berdurak eta barazkiak
- Arrautzak
- Tenperatura
-
Sukaldaritza mota
- Sukaldaritza peruarra
- Sukaldaritza amerikarra
- Sukaldaritza mexikarra
- Arabiar sukaldaritza
- Sukaldaritza italiarra
- Bostgarren gama sukaldaritza
- Sukaldaritza frantsesa
- Sukaldaritza europarra
- Hego Amerikako sukaldaritza
- Entomofagia (intsektuak)
- Sukaldaritza beganoa
- Sukaldaritza asiarra
- Glutenik gabeko sukaldaritza
- Euskal sukaldaritza
- Osagarriak
-
- Arrainak
- Arrainen ebakerak
- Arrautzak eta eratorriak
- Barazkiak, frutak, tuberkuluak eta algak
- Barazkien ebakerak
- Belar usaintsuak
- Edariak
- Errailak
- Esnea, esne-gaina eta esnekiak
- Fruitu lehorrak
- Haragiak
- Haragien ebakerak
- Haragi-produktuak, gazituak, ontzutuak eta fianbreak
- Hegaztiak
- Intsektuak
- Itsaskiak
- Koipe jangarriak eta ozpinak
- Kontserbak, ozpinetakoak eta eskabetxeak
- Lekaleak
- Lumadun ehizakia
- Ongailuak, espezieak eta gehigarriak
- Pastak, arrozak, irinak eta eratorriak
- Pastelgintza- eta okintza-produktuak
- Perretxikoak
- Sukaldeko eta gozotegiko materiala
- Sukaldeko eta gozotegiko teknikak
- Ugaztun ehizakia
- zerbitzuko materiala
- Zerbitzuko teknikak
- Zerealak