Kategoria Perretxikoak
Denboraldiko hilabeteak: Martxoa, Apirila

Perretxikoa Euskadin eta Nafarroan gehien preziatzen den ziza da, bere sasoiko erregina.

Asko bilatzen eta biltzen da, eta zizarik garestiena da.

Kolore zuri-horixka izaten dute. Txapel erdiesferikoa dute gehienetan, eta, umotzen doan ahala, progresiboki lautzen eta zabaltzen da. Diametroa 3 eta 15 cm bitartekoa da. Orri asko ditu, estuak eta muxarratuak.

Oso mamitsua, trinkoa eta erregularra da, eta bere azala matea, laua eta lehorra da. Hanka zuria, motza eta mardula da. Normalean zuzena izaten den arren, makurtua da batzuetan. Haragi hauskorra eta zuntzua dute, umotuta daudenean batez ere.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 2.5 g
Gantz azido aseak 0.07 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.17 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 9.0 mg
Burdina 1.0 mg
Zinka 0.1 mg
A bitamina 217.0 ug
C bitamina 4.0 g
Azido folikoa 23.0 ug
Gatza (Sodioa) 5.0 mg
Azukreak 4.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.