Pastelgintzako labea

Pastelgintzan erabiltzen dira; elektrikoak dira, eta ezaugarri hauek dituzte:

  • Beroaren intentsitatea doi-doi graduatzeko gaitasuna sabaian, zoruan eta hormetan.
  • Oso sabai baxuak.
  • Labeko hezetasuna ateratzeko edo heze mantentzeko tiro bat dute.
  • Ate zabukaria izaten dute, kristalezkoa, eta barruan argia, prestakina atea ireki beharrik gabe nola doan ikusteko.
  • Beheko partean estufa bat izaten dute hartzidurei laguntzeko.