Paella ontzia

Paella ere deitzen zaio.

Oro har, leundutako altzairuz eginak dira, baina, gaur egun, altzairu herdoilgaitzez eta beste material askoz eginak ere egon daitezke.

Gutxienez 20 cm-ko diametroa izan behar du, eta ezin da oso sakona izan. Ertzak 5-15cm bitartekoak dira, diametroaren arabera. Gehienezko diametroa norberak nahi duena izan daiteke, proportzioak mantenduta, betiere.

Milaka pertsonarentzako paella erraldoiak egiteko, zenbait metroko diametroa duten ontziak erabiltzen dira. Erraz aurki dezakegun gehienezko diametroa 130 cm ingurukoa da.