Mihilu-erraboila barazki ezin hobea da entsaladetarako eta gisatuak egiteko, anis zaporea ematen baitie. Zapore oso berezia du.

Mihiluak anetol eduki handia du, hazietan batez ere. Gisatu koipetsu zein lekaleei ere botatzen zaie, digestioa errazten baitu. Horrez gain, gozogintzan, ozpinetakoetan, saltsetan eta gisatu askotan erabiltzen da.

Gainerako barazki eta ortuarien antzera, mihiluak balio energetiko txikia ematen du, baina karbohidrato eta zuntz ugari. Ez du bitamina eduki nabarmenik, baina B3 bitamina, azido folikoa eta A probitamina ditu, eta baita mineralak ere, potasioa batez ere.

Fresko saltzen da normalean.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 3.1 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 49.0 mg
Burdina 0.7 mg
Zinka 0.2 mg
A bitamina 48.0 ug
C bitamina 12.0 g
Azido folikoa 27.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 3.93 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.