Kategoria Perretxikoak

Izen arrunta: Ziza hankaurdina.

Gaztelaniaz: Pie azul.

Ingelesez: Wood blewit.

Frantsesez: Pied-bleu.

5 - 15 cm-ko txapela, ganbiletik zapalera bitartekoa, ertz biribilduarekin. Kutikula morexka edo erre kolorekoa; higrofanoa eguraldi hezeetan. Lamela zarratu eta moreak. Hankaren oinaldea erraboil-antzekoa. Usain eta zapore atseginak. Humus askoko lurretako saprofitoa. *Kozinatuta jateko ona. Gordinik pozoitsua da! Pertsona batzuei libratzen laguntzen die. Landu daiteke.

Nahiko erraz nahasten da jateko txarrak diren eta usain txarra duten (lizunarena, lurrarena, pixarena edo bolborarena) sare moreekin.