Alergenoak
Sulfitoak
Sulfitoak

Irasagarra irasagarrondoaren fruitua da. Zuhaitz hau Errosazeoen familiako da, eta 4 metroko altuera izatera irits daiteke. Errosazeoen familia 2000 landare belarkara, zuhaixka eta zuhaitzek osatzen dute, eta mundu osoko inguru epeletan hazten dira. Europako fruta gehienak, baita arrosa-landarea ere, familia horretako espezieak dira.

Irasagarra azukre gutxiko fruta da, eta beraz, ez du kaloria gehiegirik ematen. Fruta honen eragozpenik nabarmenena da irasagar-gozoki gisa jaten dela gehienbat, eta jaki horri azukrea gehitzen zaionez kaloria kantitatea asko handitzen da.

Irasagarraren bilketa-garaia iraila bukaeran hasten da, eta otsailera arte iraun ohi du.

Irasagarrak erosterakoan, azal horixka dutenak eta ukitu gabe daudenak hartu behar ditugu, kolpe edo ubeldurik gabekoak. Oraindik heldu ez direnek azal berdea dute, eta azalean ubelduak izanez gero, oso helduta daudenaren seinalea da. Hala ere, horrek ez du garrantzi handirik segituan kozinatu behar badira.

Behin bilduta, irasagarrak bizpahiru hilabetez mantentzen dira era egokian. Etxean hozkailuan sartuta eta banaka paperean bilduta, ongi mantentzen dira aste batzuez. Irasagarra berde egon eta arinago hel dadin nahi izanez gero, giro-tenperaturan utzi.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 6.4 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 14.0 mg
Burdina 0.4 mg
Zinka 0.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 13.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 3.0 mg
Azukreak 6.8 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.