Lurrunetan egosteko labea

Modu hermetikoan itxitako ontzi bat da, ur-lurruna presioan sartzeko zuloak dituena. Lurrunak janarian izaten duen eraginez egosiko da berori, eta, hortaz, mantenugaiak oso gutxi disolbatuko dira beren ingurunean. Programatzeko modua dago; horretarako, presioa aukeratzeko gailu bat eta egosteko denborak kontrolatzen dituen erloju bat dauzka.