Ezpata-arrain ketua

Kategoria Arrainak
Alergenoak
Sulfitoak
Sulfitoak
Arraina
Arraina

Xiphias gladius ezpata-arraina, Enperadore, Marrazo, Esparroi edo Ezpalarte izenez ezaguna. Enperadorearekin nahasi ohi den arren, espezie oso ezberdinak dira.

Hezur-arraina da, ur gazikoa eta Xiphidae familiakoa. 200 eta 800 metro bitarteko sakoneran bizi da. Ur berotan bizi da mundu osoan zehar, non tenperatura 15ºC baino altuagoa den; hala ere, 5ºC ko tenperaturetan ere igerian eta ehizan aritu daiteke.

Ezpata-arraina oldarkor eta jatuna da. Moluskuez, zenbait arrain motaz eta zefalopodoez elikatzen da.

Ezpata-arrainaren gorputza urdin edo beltza da, sabelaldea izan ezik, hori zilar kolorekoa baitu. Handia da gorputzez, luzea, eta aldeetan estuagoa. Gainera, hegats arantzatsuak ditu. Bizkar-hegatsa handia da oso, eta ez dauka sabel-hegatsik. 4m-ko luzera eta 500kg-ko pisua baino gehiago izan dezakete, baina, kasu gehienetan 2 eta 3 metro bitarte eta 120 kg ingurukoak izaten dira.

Ezaugarri nabarmenena da barailako hezurrak elkartuta eta luzatuta daudela, eta horiek ezpata baten antzerako moko gogor bat osatzen dutela. Batzuetan, gorputzaren herena mutur horrek osatzen du. Punta hori arma gisa zein harrapakinei erasotzeko erabiltzen du, baita erasotzaileen aurrean defenditzeko ere.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 1.15 g
Gantz azido monoasegabeak 1.43 g
Gantz azido poliasegabeak 0.99 g
Kolesterola 39.0 mg
Kaltzioa 19.0 mg
Burdina 0.9 mg
Zinka 0.4 mg
A bitamina 500.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 15.0 ug
Gatza (Sodioa) 102.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.