Kategoria Perretxikoak

Izen arrunta: Onddobeltza. Gaztelaniaz: Hongo negro.

Frantsesez: Bolet bronze. Espezie sendoa, 20 cm-tik gorako diametrora irits daitekeena. Kutilula lehor eta banagarria, ukitu belusatukoa, gaztetan ia beltza, gero marroi iluna brontzezko islekin.

Eguraldi lehorrarekin zartatu egiten dira erradio- nahiz poligono moduan. Hodi zuriak, hori-berdexka bihurtzen direnak, eta poro biribilduak. Hanka gogorra, lodia eta sabeldua, txapela baino argiagoa; kolore bertsutik zurirako maila luzangazko sare bat dauka goialdean.

Mami trinkoa, zuria, ez belztu eta ez urdintzen dena. Usain eta zapore arinak. Hegoaldeko mikorrizogenoa, Quercus-i lotutako lur azidoetan ateratzen dena, pagadietan eta gaztainadietan, alegia. *Jateko oso ona, Boletus aestivalis, B. Edulis eta B. pinophilus-en antzekoa. Oso estimatuak dira hauek denak.