Arroz lurruneztatua

Arroz luze lurruneztatua glumarekin, hots, azalarekin erdizka egositako arroza da. Forma luzanga du, 5 edo 6mm ingurukoa. Arroz hau urre-kolorea eta zereal zapore arina izanagatik da nabarmena, landu baino lehen arroz mota guztiek ezaugarri dutena.

Germinazio prozesuek, intsektuek eta hongoek eragin txikiagoa dute arroz mota honetan, eta beraz, txartzen zailagoa da. Gainera, bitamina eta proteinetan aberatsagoa da, eta zuntz-osagai gehiago edukitzea digestio-eginkizunetarako onuragarria da. Testura berezia duenez, gehiegi egitea ekiditen da.

Lurruneztatzeko, arroza 60ºCtan utzi behar dugu beratzen, azal eta guzti. Ondoren, baporetan jarri behar da, goi-presioan, horrela almidoiaren gehiengoa kendu baina era berean bitamina eta gatz mineralak mantentzeko; izan ere, arroz mota askok galdu egiten dituzte osagaiok landu ondoren. Arroz lurruneztatuaren abantailetako bat da, sukaldatzerakoan ez dela gehiegi egiten edo itsasten, eta horrela, aleak solte geratzen dira.

Ez du, gainera, beste arroz motek bezainbeste gantz xurgatzen, jasaten duen tratamenduak almidoia gelatinizatzea eragiten baitu, eta ondorioz, gantz-osagarriak barneratzea ekidin.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 1.16 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 0.0 mg
Burdina 0.0 mg
Zinka 0.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 0.1 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.