Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Barietate japoniarreko alea, nakarkara. Biribila eta motza: gutxi gorabehera 5 mm luze eta 2,1 zabal.

Adituen iritziz, eta duen osaera kimikoa duelako, aparteko ezaugarriak ditu sukaldaritzarako, oso proportzio egokia gordetzen du eta amilasaren eta amilopektinaren artean. Egosterakoan jasaten duen akordeoi-efektuari esker, arroz hau osorik eta solte geratzen da. Ezaugarri horiengatik, bada, bonba arroza bereziki gomendagarria gertatzen da sukaldaritza mediterraneorako.

Lehenengo, oratzen edo trinkotzen zaila delako, ez baita lehertzen egosteko garaian. Eta bigarren, bere aleetan gordetzen duen zapore handiarengatik, likido asko xurgatzen du eta. Eta azkenik, bere aleek tamaina erregularrean mantentzen dutelako, sentsazio atsegin bat emanez begiei eta ahosabaiari. Horregatik guztiagatik, oso estimatua da bonba arroza, eta bera da, gainera, gomendatuena sukaldaritza mediterraneoko plater tipikoak egiteko, paella, esate baterako.

Egosterakoan hartzen duen tamainarengatik --lau bider handitzen baita--, basmati arroza baino salda gehiagorekin egosi behar da: arroza halako 3 eta erdi urekin. Eta egosten ere gehixeago eduki behar da (20 minutu, gutxi gorabehera).

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.9 g
Gantz azido aseak 0.2 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 0.0 mg
Burdina 0.0 mg
Zinka 0.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 10.0 mg
Azukreak 0.1 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.