Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Arbequina olibatik eskuratzen den olioa. Olibak prentsatuz eskuratzen da eta iragazteko nahiz ontziratzeko garaian prozedura mekanikoak baino ez dira erabiltzen. Horregatik ez da kalitate-akatsak zuzentzeko disolbatzailerik onartzen; beste oliba- eta hazi-olio batzuekin onartzen badira ere.

Arbequina Palestinan jatorria duen olibondo (Olea europea) mota bat da.

Medinaceli dukeak ekarri zuen Espainiara XVII. mendean. Duke hau Arbeca-ko (Katalunia) gaztelu-jauregian bizi zen eta udalerri honen omenez eman zitzaion izena olibondo mota honi.

Arbequinaren bereizgarriak honako hauek dira: hotzarekiko erresistentzia handia, indar oso gutxikoa eta lurzoru karetsuetarako erresistentzia txikia. Arbequinaren fruituak Espainian landatzen direnenak baino txikiagoak dira, bat eta bi gramo bitartekoak.

Mahaiko oliba gisa erabiltzeaz gain, kalitate handiko oliba-olioa egiteko ere erabiltzen da. Normalean mota honetako olibekin egindako oliba-olioak koipetsuagoak izan ohi dira eta amaieran zapore zertxobait mina izaten dute.

Nutrizio-informazioa (0.1 l)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 16.6 g
Gantz azido monoasegabeak 70.99 g
Gantz azido poliasegabeak 10.49 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 0.0 mg
Burdina 0.4 mg
Zinka 0.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.