Kategoria Perretxikoak

Izen arrunta: Hiltzaile berdea.

Gaztelaniaz: Oronja verde.

Ingelesez: Death cap.

Frantsesez: Oronge verte.

Txapela 5-15 cm-koa du, kolore aldakorrekoa, berariaz hori-berdexka, baina batzuetan ia zuria. Ilunagoa erdialdean. Lamela zuriak edo isla hori-berdexka arin batzuekin. Hanka zuria edo jaspeatu berdexka.

Eraztun zuri mintzaire eta ildaskatua, euriak kentzeko modukoa. Bolba mintzezkoa, zaku libre bat bezala ertzean. Mami zuri eta zuntzezkoa, usain atsegina gaztetan eta kirasduna heltzean. Zapore gozoantzekoa. Mikorrizogeno oso arrunt eta ugaria baso hostozabaletan eta ez hainbeste koniferoetan.

HILGARRIA. Berak eragiten ditu Espainiako perretxikoengatiko heriotzen % 90. Nahas daiteke gibelurdin jangarriekin, galanpernaren bat edo besterekin, agarikoekin eta beste amanitekin.