Buia eta makailaozko entsalada

40 min
Tenperatura: Giro-tenperatura
Alergenoak
Sulfitoak
Sulfitoak
Arraina
Arraina
Krustazeo
Krustazeo
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Buia 0.5 kg
Bakailao-solomoa 0.5 kg
Azenarioak 0.05 kg
Tipulina 2.5 g
Perrexila 2.5 g
Elaborazioa

Bakailoarentzat:

  • Ontziratu hutsean bakailo-gezatua eta sartu botsa 80ºZ-tara dagoen uretan 4 minutuz. Freskatu.
  • Zabaldu boltsa kontu handiz, berreskuratu zukuak eta erreserbatu. Atara bakailo xaflak.

Buiarentzat:

  • Buia hilda badago, egosi ingeles erara irakiten dagoen ur gatzatuan. Utzi irakinaldia berreskuratzen. Egosi 15 minutu/kiloko. Freskatu ur eta izotzekin.
  • Bizirik badago, egosi epel dagoen uretan, edota hil ozpina ahora isuriz.
  • Estali buiak izan ditzaken zuloak ogi-mamiarekin (hankak falta bazaizkio, etab.).
  • Freskatu ondoren, zabaldu haragia hezurretatik kenduz (saiatu hankak osorik geratzea).

Pikilozko piperrarentzat:

  • Konfitatu, hozten utzi eta izkinak moztu (piper guztiak berdinak geratzeko). Erreserbatu ebakinak.

Entsaladak ontzeko:

  • Moztu brunoisean perexila eta piper-ebakinak.
  • Moztu uztaietan tipulina.
  • Moztu karratutxuetan galdarreztatutako azenarioa.

Saltsarentzat:

  • Egin ozpin-olioa: bakailo ura + oliba olioa birjina + sagar-ozpina (6/1 proportzioan).

MUNTAIA

  • Barrubete piperrak buia apailatuarekin. Jarri plateraren erdian.
  • Jarri inguruan bakailo xaflak.
  • Jarri gainean buia zati osoak.
  • Hautseztatu piper, azenario, perexila eta tipulinarekin.
  • Apailatu bakailoaren gainetik.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 0.39 g
Gantz azido aseak 6.55 g
Gantz azido monoasegabeak 29.22 g
Gantz azido poliasegabeak 6.05 g
Kolesterola 150.0 mg
Kaltzioa 60.43 mg
Burdina 1.89 mg
Zinka 5.94 mg
A bitamina 147.1 ug
C bitamina 3.85 g
Azido folikoa 35.5 ug
Gatza (Sodioa) 468.07 mg
Azukreak 0.9 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.