Kategoria Perretxikoak
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Pholiota nameko perretxikoa txikia da, kolore hori-marroia du, eta testura lirdingatsua. Azken ezaugarri horrengatik, ezin hobeak dira frijituak eta Japoniako zopa tradizionalak prestatzeko.

Zapore eta usain leuna du, beraz, ez da komenigarria zapore oso sendoa duten beste elikagai batzuekin elkartzea, haren zaporea ezkutuan geratuko litzateke eta. Hala ere, risottoetan, hegazti-gisatuetan edo zopa eta krematan osagai nagusi gisa oso gozoa geratzen da. Perretxiko hau miso-zopa egiteko erabiltzen da gehien.

Kontuan hartu behar da platerari testura likatsua emango diola, eta, hori ondo aprobetxatzeko, denbora luzez egosten utzi behar dugula. Askok, bere zaporeagatik baino gehiago, sortzen duen testuragatik erabiltzen dute.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 2.5 g
Gantz azido aseak 0.07 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.17 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 9.0 mg
Burdina 1.0 mg
Zinka 0.1 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 4.0 g
Azido folikoa 23.0 ug
Gatza (Sodioa) 5.0 mg
Azukreak 4.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.