Pisatu zehatz-mehatz osagai guztiak.
Oratu, osagai guztiak batera 3-5 minutu. Oratutakoan, beste 3-5 minutu gehiago findu behar dugu orea. Egin 80 eta 100 g arteko piezak.
Pausatu beste 5 minutu, orea erlaxa dadin.
Eman forma, mekanikoki barrak egiten baditugu; eta eskuz, aldiz, ogi biribilak badira. Utzi
hartzitzen 45 minutu. Ez du denbora asko
hartzitu behar: bolumen gutxi eta albeolatu txikia izateko. Hartzitu hozkailuan 30 ºC-tan, eta % 75eko hezetasunarekin.
Sartu labean 24 minutu, 220 ºC-tan eta lurrunarekin.
Oharrak: Ogi hau azal zuria eta albeolatu txikiko mamia izateagatik bereizten da. Ogi honi zuria, astindua edo eskukatua ere esaten zaio. Gainera, beste ogi-mota batzuk, esaterako galburu-formakoa, trentzak, etab. egiteko ere egokia da.