Oharrak: Kafea prestatzeko 6-8 g kafe eho erabiltzen da. Ahal dela, erabili whiski eskoziarra. Edaria zerbitzatzeko, ontzi-mota bat baino gehiago erabil daiteke, kantitatearen, establezimenduaren kategoriaren eta prezioaren arabera.
Prestaera eta zerbitzua: Jarri kafe-dosia burruntzalitxo batean, eta doitu kafegailuari. Piztu etengailua, eta bota kafea metalezko teontzi bero batean, gutxi gorabehera goraino bete arte. Ondoren, jarri
ur-kopa batean edo izozki-kopa batean
bolak ateratzeko koilara batekin egindako
bainilla-izozkizko hiru bola. Bota kontu handiz kafea, infusio-teontzi batekin. Azkenik, gehitu whiskia, bezeroaren aurrean. Zerbitzatu platertxo handi batean, blondarekin: jarri eskuinean nahasteko koilaratxoa ere, eta ezkerrean azukre-zorrotxoa, bezeroak gozoago edan nahiko balu.
Apaintzeko, blonda baten gainean jar daiteke, eta, gainera,
pasta edo gozo bat jar daiteke koilaratxoaren gainean.