Bitamina hidrosoluble bat da. Eginkizun garrantzitsua du gorputzeko erreakzio kimikoetan. Ezinbestekoa da odol-zelula batzuk eratzeko orduan. Berebiziko garrantzia du emakume haurdunetan, bere eskasiak arantza bifidoa sor lezakeelako haurrarengan, eta horren ondorioz paralisia eta bestelako malformazioak eragin. Iturriak:
gibela eta hosto berdeko landareak.