Gastronomia Vasca Leioako Ostalaritza Eskola
Hasiera La escuela Errezetak Hiztegia Liburuak Multimedia Estekak
Hasiera >> Hiztegia >> Elikagarriak >> Kaloriak castellano
Zure eritzia
-Harremanetan jarri
-Errezeta bat bidali
  Anterior Siguiente
Kaloriak Imprimir en PDFImprimir
Janariek ekartzen duten energia-kopurua neurtzeko erabiltzen den energia-unitatea. Kaloria da, mililitro bat ur 14,5 ºC-ko tenperaturatik 15,5 ºC-kora (1 ºC beraz) jasotzeko behar den kaloria-energia. Kilokaloriatan (1.000 kaloria) erabiltzen da, Kaloria bezala ere izendatuz batzuetan. Gaur egun asko ari da zabaltzen kJ (kilojoulea); kJ batek 4,184 kcal balio du. Janariek kaloria-kopuru desberdinak ematen dizkigute; hau da, batzuek besteek baino kaloria gehiago dituzte. Janari kaloriatsuenetako batzuk olioak, manteka, izozkiak, txokolatea, kremak, saltsak, etab. dira. Pertsona bakoitzak bere sexuaren, adinaren, garaieraren, pisuaren, eguneko jardunaren eta beste hainbat faktoreren arabera, kaloria-kopuru jakin bat behar du. Kaloria gehiegi sartzen baldin baditugu, pisu handiegia izango dugu, eta, aldiz, kaloria gutxiegi sartzen baditugu, desnutrizioa izango dugu.


© Leioako Ostalaritza Eskola | Atariari buruz | eFaber-ek garatuta