Orain
dela 20 urteraino, hain zuzen ere, 1981eraino, atzera egin behar da Leioako
Ostalaritza Eskolaren jatorriak aurkitzeko, sukaldariak behar izateko
eskariak proiektu handizale honi ekitea gomendatzen zutenean.
Eskolaren lehenengo kokalekua Plentziako itsasadarraren
ondoko egoitza bat izan zen eta berton ikasle-talde bati besterik ez
zitzaion sukaldaritzako eskolak eman.
Baina Lanbide Heziketaren filosofiak berak sukaldaritza bezalako jarduera irakasteko
aukera bakarra benetako praktika gomendatzen zuen, eta, beraz, Leioako Unibertsitateko
Campusean pentsatu zen eskola 1983an behin betiko kokatzeko.
Ordutik aurrera, Leioako Ostalaritza Eskola izenekoak milaka bazkari eskaintzen
ditu egunero bere hiru jantokietan, bere ikasleen lanaren emaitza profesional
gisa.