Idi-azpizuna ingeles erara usaingozobelarrekin

120 min
Plater mota: Okelak
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Sukaldaritza europarra
Alergenoak:
esnea
esnea
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Ezkai 1.0 g
Ardo beltza 0.2 l
Hondo iluna 0.5 l
Azenarioak 0.1 kg
Lekak 0.1 kg
Aza 0.1 kg
Kuiatxoa 0.2 kg
Tipula 0.05 kg
Azenarioak 0.025 kg
Porruen atal berdea 0.3 ud
Hezurrak 0.15 kg
Ardo beltza 0.025 l
Ura 0.5 l
Patata 0.571 kg
Margarina 0.018 kg
Gatz fina 1.786 g
Piperbeltz zuria, ehoa 2.857 g
Elaborazioa

Okelarako:

  • Okelari soberan daukan gantza kendu eta bridatu. Gatza eta piper hautsa zuria eman eta zigillatu eginu zartagin baten. Ondoren, laberatu okela 180 ºC-tan, okelari noizbehinka buelta emanez. haragiaren zentroa 40 ºC-tara heltzen denean atera labatik. Bridak kendu okelari eta utzi hozten anoatzeko. Egindako xerrak kameratik kanpo mantendu zerbitzurako.

Hornidurak:

  • Patata-pure egiteko patata egosi uretan gatz pittin batekin. Patata egin ondoren azala kendu eta puregailu baten bidez purea egin. Pureari behar beste gurina eta esnea gehitu. gatza eta piperbeltz zuria. Pureak eduki behar duen loditasunaz arduratu, manga baten bidez plateratuko baitugu purea.Maribainuan mantendu purea zerbitzura arte.
  • Juliana erara doazen barazkientzako leka eta azenarioa juliana fin-fin egin. Ingeles erara egosi barazkiak eta berakatz-olio pittin bat egin zerbitzuan barazkiak salteatzeko.

Saltsa:

  • Beharko dugu hondo ilun bat.Roast-beef egin dugun plakatik desglasi bat egin zuku lirgindatu bat lortzeko. Ondo ilunarekin luzatu emaitza eta lirgindatu saltsa puntuan ipiniz. maribainuan mantendu zerbitzura arte.

MUNTAIA

  • Haragiaren xerrak labean sartu epeltzen puxka bat gatz lodiarekin. Saltsa irakiten jarri. Lekak eta azenarioa berakatz olioan salteatu eta mahai beroan gorde. Mauka batekin platerratu patata-purea.
  • Barazkiak eta haragia platerratu eta saltsa bero-bero eman okelari.

 

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 11.33 g
Gantz azido aseak 20.3 g
Gantz azido monoasegabeak 26.86 g
Gantz azido poliasegabeak 5.68 g
Kolesterola 138.16 mg
Kaltzioa 254.66 mg
Burdina 8.2 mg
Zinka 7.93 mg
A bitamina 562.92 ug
C bitamina 98.36 g
Azido folikoa 238.36 ug
Gatza (Sodioa) 612.1 mg
Azukreak 23.04 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.