Indioilar-izter txingarreztatuak barazkiekin

90 min
Plater mota: Hegaztiak
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila, Maiatza, Ekaina
Alergenoak:
glutena
glutena
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Tipula 0.15 kg
Azenarioak 0.025 kg
Tomate udarekara 0.03 kg
Piper berdea 0.025 kg
Ardo zuria 0.05 l
Irin ahula 0.02 kg
Patata 0.4 kg
Ilar izoztuak 0.1 kg
Azenarioak 0.15 kg
Lekak 0.1 kg
Margarina 0.025 kg
Tipula 0.033 kg
Azenarioak 0.017 kg
Porruen atal berdea 0.2 ud
Ura 0.5 l
Elaborazioa
  • Egin hegazti hondoa
  • Zatitu ongailutarako barazkiak: baratxuria xerratan, tipula paisana erara, azenarioa ilargi-erdi finetan, udare tomatea laurdenetan, eta piper berdea eraztun finetan, hauek ongarritarako barazkiak txingarreztatua egiteko izango dira.
  • Bota gatza eta piperbeltza izterrei eta gorritu labe oso beroan.
  • Izterrak kanpotik gorrituta daudenean sueztitutako barazkiak gehitu, baita ardo zuria eta egazti hondoa ere, baina estali gabe.
  • Eman buelta izterrei, labearen tenperatura jaitsi eta utzi egosten guztiz egin arte, haragiak hezurretik banandu egin behar du.
  • Txingarreztatuaren saltsa egiteko:
    • Atera izterrak barazkietatik.
    • Emaitza txinotik pasa zukuak eta barazkiak banantzeko.
    • Barazkiak sutan ipini ontzi batean eta irina gehitu (40g/l), egiten utzi.
    • Zukua eta hegazti hondoa bota kantitatea bete arte, baita tomatea ere kolorea emateko, utzi irakiten.
    • Turmixetik eta txinotik pasa.
    • Puntuan ipini.
  • Bota saltsa iztarren gainetik eta berotu dena elkarrekin.
  • Hornigaitarako barazkiak moztu: lekak erronbotan eta azenarioak 1 cm-ko dadotxotan eta patata 2 cm-ko dadotan.
  • Egosi ilarrak, azenarioa eta lekak ingeles erara edo lurrunetan.
  • Frijitu patatak.

PLPATERATZEA

  • Plateratu plater lau batean, gainetik saltseatuta eta hornigaitarako barazkiak ondoan jarrita.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 7.34 g
Gantz azido aseak 6.01 g
Gantz azido monoasegabeak 8.58 g
Gantz azido poliasegabeak 15.82 g
Kolesterola 172.35 mg
Kaltzioa 153.12 mg
Burdina 7.03 mg
Zinka 6.12 mg
A bitamina 542.79 ug
C bitamina 50.06 g
Azido folikoa 127.4 ug
Gatza (Sodioa) 517.06 mg
Azukreak 10.74 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.