Udare-hostore beroa karamelu izozkiaz

Elaborazioa

Errezeta hau osatzeko errezeta hauek behar ditugu:

Udare hostorea janzteko:

  • Labea berotu 225 ºC-tan
  • mm erdiko lodieran hostorea  luzatu eta 8 cm luzerako eta 4 cm zabaleko lauki zuzenetan moztu.
  • Mahuka baten laguntzarekin jarri franchipán krema hostorearen erdian.
  • Kremaren inguruan mahaspasa beratuak ipini.
  • Udarea zuritu, bihotza kendu, xafla finetan moztu eta franchipán kremaren gainean kokatu.
  • Udare xaflak azukreztatu eta hostorean labean egosi.

PLATERATZEA

  • Hostorea labean berotu.
  • Platerean kokatu eta saltsakin apaindu.
  • Arraultza formako karamelu izozkia hostorearen alboan jarri.
  • Izozkia bainila kiribilarekin eta udare glasatuarekin apaindu.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 11.91 g
Gantz azido aseak 22.0 g
Gantz azido monoasegabeak 11.46 g
Gantz azido poliasegabeak 1.81 g
Kolesterola 266.8 mg
Kaltzioa 154.15 mg
Burdina 2.18 mg
Zinka 1.38 mg
A bitamina 438.66 ug
C bitamina 4.42 g
Azido folikoa 44.39 ug
Gatza (Sodioa) 247.87 mg
Azukreak 62.39 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.