Kukurbitazeoen (Cucurbitaceae) familiako barazki bat da kuiatxoa. Familia horretan 850 bat landare-espezie sartzen dira, ia guztiak belarkarak, igokariak edo herrestariak, jeneralean azal sendo batez babesturiko fruitu handiak ematen dituztenak. Kuiatxoa Cucurbita pepo espezieko Pepo barietatea da.

Kuiatxoa jatorriz Amerikakoa da Gaur egun Mediterraneoko herrialdeetan, Holandan eta Ipar Amerikan lantzen da. Hauek dira subespezie ezagunenak: pepo, fruitu handi eta biribilak, hori edo laranja-kolorekoak eta zapore atsegin gozokoak dituena, eta ovifera, fruitu txikiak edo ertainak, hainbat formatakoak eta jeneralean mingotsak ematen dituena. Bestalde, minikuiatxo izenez ezagutzen dena, ez da berez barietate bat, baizik eta oso goiz biltzen den kuiatxo bat.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 1.3 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.1 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 24.0 mg
Burdina 0.4 mg
Zinka 0.2 mg
A bitamina 4.5 ug
C bitamina 22.0 g
Azido folikoa 13.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 5.7 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak