Cantharellus tubaeformis

Kategoria Perretxikoak

Izen arrunta: Saltsa-perretxiko horiluna.

Gaztelaniaz: Rebozuelo atrompetado.

Frantsesez: Chanterelle en trompette.

Txapela 2-5 cm-koa du, inbutu-itxurakoa eta erdian zuloa duena, jeneralean. Kutikula arre grisaxka edo arre horixka. Tolestura oso dekurrenteak, bananduak eta interbenatuak, txapela baino argiagoak. Hanka huts eta estutua, arre horixka. Zapore gozoa eta usain ahula. Eskualde menditsuetako mikorrizogenoa, konifero eta hostozabalen azpian ateratzen dena. Jateko, zizahoriak eta zizahori faltsuak baino kategoria gutxiago du.