Oporto ardoa oparoa da. Ardo oparoei ardoaren alkohola gehitzen zaie ardo mota hauek sortzeko elaborazio prozesuaren atal zehatz batean.

Oporto ardoaren kasuan, ardoren alkohola hartzidura amaitu aurretik gehitzen da. Horri esker, ardoak mahatsaren gozotasun naturala mantentzen du. Horrek eragiten du ardoa bizia, leuna eta biribila izatea ahoan. Askoren ustez, ardo oparoen artean, Oporto ardoa da onena. Oporto Vintge-a munduko ardo onenen artean kokatzen da, Burdeos eta Borgoñako ardo onenekin batera.

Tradizioz, Oporto ardoa otorduen amaieran zerbitzatzen da gaztarekin batera, postreko ardo gisa edo digestio-laguntzaile gisa. Hala ere, zenbait estilo batzuk, Oporto zuria adibidez, jan aurretik edan daitezke.

Oporto ardo izenarekin erregistratuta dauden lehenengo ardo sortak 1678koak dira. Portugaleko barnealdean, Alto Douron, ekoizten den arren, Oporto hiriko izena hartzen du. Hiri hori Atlantikoko kostaldean kokatuta dago, eta tradizonalki, bertatik esportatu da. XX. mendean ondo sartuta egon arte, ardoa mahastietatik Douro ibaian behera rabelo izeneko itsasontzi berezietan garraiatzen zen. Ondoren, ardoa Oportoko ardo etxeetan zeuden upeltegietan edo cavesetan biltegiratzen zen. Etxe horiek Vila Nova de Gaiako kale estuetan zeuden, Oporto hiriko erdialde historikoaren aurrean. Caves hauetan ardoa zahartu, nahastu eta botilaratzen zen; ondoren, bidali ahal izateko.

Nutrizio-informazioa (0.1 l)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 8.0 mg
Burdina 0.4 mg
Zinka 0.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.