Cornicabra oliba-olioa

Cornicabra oliba-olioa adar itxura duen olibatik eskuratzen da eta bertatik datorkio hain zuzen izena.

Zertxobait okerra da, luzanga, asimetrikoa, puztuta eta atzealde zapalekoa. Heltzen ari den bitartean kolore gorrixka izaten du, ardoaren tankerakoa.

Olibak prentsatuz eskuratzen da eta iragazteko nahiz ontziratzeko garaian prozedura mekanikoak baino ez dira erabiltzen. Horregatik ez da kalitate-akatsak zuzentzeko disolbatzailerik onartzen; beste oliba- eta hazi-olio batzuekin onartzen badira ere.

Fruta usaina duen olio usaintsua da, zertxobait mina. Mota honetako olioek gantz-azido monoasegabe (azido oleiko) eta polifenol ugari dituztenez egonkorrak dira.

Nutrizio-informazioa (0.1 l)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 16.6 g
Gantz azido monoasegabeak 70.99 g
Gantz azido poliasegabeak 10.49 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 0.0 mg
Burdina 0.4 mg
Zinka 0.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.